Pilotaren Unibertsoa eta patata tortilla lehiaketa izanen dituzte uztailaren 22an Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 20a, 16:00
Patata tortilla lehiaketa hiru modalitatetan jokatuko da: era librean, tradizionala eta profesionalei zuzendua.

Larunbatean 19:00etan hasiko dira zenbait modalitatetako pilota partidak eta ordu berean patata tortilla lehiaketa

Aurten ere Pilotaren unibertsoa jaialdia prest dute Urdazubin. Larunbat honetan, uztailaren 22an ospatuko dute. 19:00etan hasiko diren pilota partidak ez ezik, patata tortilla txapelketa ere izanen dute. Hainbat modalitatetako partidak ikusi ahal izanen dira: haurren esku pilota, pala, paleta, zesta-punta... 19:00etatik 19:30era tortillak aurkeztuko dituzte eta hemen ere modalitateak izanen dituzte: era librea, tradizionala eta maila profesionala. 20:30ean patata tortilla lehiaketa eta dastatzea izanen dute, bertako produktuen dastatzearekin batera. Irabazleak ere orduan jakinaraziko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun