Sun Ska Tour reggae festibala izanen dute ortziralean Urruñan

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 19a, 18:00
The Rezident taldeak joko du ortzirale arratsean Urruñan

Urruñako herriak Sun Ska Tour reggae festibalari harrera eginen dio uztailaren 21ean, ortziralean. Artisten eta publikoaren arteko elkartze bat antolatua da, kontzertua aitzin.

Urtero, agorrilaen, Sun Ska festibalak Euskal Herria zeharkatzen du asteburu batean. Reggae, ska, dancehall etab.. gisako musikak entzuteko eta taularatzeko lehen aukera duten artistak edo artista  ezagunak ezagutzeko hitzordu paregabea eskaintzen du festibalak.

Kontzertua hasi aitzinetik, Sun Ska Tour ekimenak kostaldeko hondartza guziak zeharkatzen ditu (hondartzetako bira) eta Urruñan geldituko da uztailaren 21ean.


Egitaraua

  • 18:00etan publikoa eta artisten arteko topaketa, Posta plazan, karrika hetsiko da
  • 20:30ean Kontzertua : Alam (Marie), Rawb, Dougy, The Rezident eta Kalabass. Dj Rask-ek sortua, Selecta Nash, eta Kalabass ikusteko aukera bakarra, Ostatuak eta jatekoa bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun