Goio Hualde, lezeko arduradunak aipatu zuenez, «urtean 35.000 bat lagunek bisitatzen eta ezagutzen dute lezea, baina udan, sanferminak pasatu arte ez da egiazko martxa hasten». Beraz, hemendik irailera espero dituzte bisitari gehienak.
Txalaparta erakustaldia ere egin zuten lezearen sarreran, baita magia saioa eta ekoizleen produktuen erakusketa ere. Taloak dastatzeko modua ere izan zuten bisitariek eta Ikaburuko lezearen eguna borobiltzeko, bertako produktuen saski baten zozketa ere egin zuten.