Ikaburua lezearen eguna ekitaldiz beterik ospatuko dute larunbatean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 14a, 10:00

Gezi jaurtiketa Ikaburuako lezearen egunean, aitzineko edizio batean.

Urdazubiko Ikaburuko Lezearen Eguna ospatuko dute uztailaren 15ean. Larunbatean, egun osoan hainbat ekitaldi izanen dira bederatzigarren edizio honetan.

Txalaparta erakustaldia eginen dute lezearen sarreran. 11:00etatik 14:00etara, berriz, historiaurreko bizitza-tekniken erakustaldia (sua egitea, jaurtiketak…) eta tailerra eginen du Iñaki Libano, Edestiaurre Arkeologia Elkarteko presidenteak. 11:00etatik 18:00etara artisau azoka izanen da eta 17:00etan artisau produktuz betetako saski baten zozketa eginen dute. Txalaparta tailerra izanen da (15:00-18:00) eta magia ikuskizuna (16:00-18:00).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun