Bestak 2023

Amotzeko bestak uztailaren 13tik 16ra ospatuko dituzte Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 12a, 11:00
Giro ederra izanen dute aurten ere Amotze auzoko bestetan.

Larunbatean gaualdia urririk izanen da aterpean Andoni Oilokiegi, Burutik, Xiberoots, Matraka Band eta DJ Jotatxorekin

Senpereko Jondoni Petri besten segidan, Santa Madalenaren omenez, iraganen dira Amotze auzoko bestak, uztailaren 13tik 16ra. Hainbat ospakizunen artean, larunbat arratsean aterpean gaualdi ederra izanen dute, hainbat musikariren eskutik.

Uztailaren 13an, ortzeguna (20:00) Gauazko Ball-Trap, errekiak eta ostatu girotua gau osoan.

Uztailaren 14an, ortziralea, 18:00 eta 19:00etan, Mendionde trinketean, Amotze txapelketaren final erdiak, Esku pilotaren ekimenez. 20:00etan Zintzur bustitzea eta ondotik Zikiro alaitua Katxi taldearekin.

Uztailaren 15ean, larunbata, 14:00etan Pala txapelketaren finalak. 18:00etan Amotzeko lasterkaldia (8,5 km). 19:00etan Gaualdi bikaina urririk, aterpean: Andoni Oilokiegi, Burutik, Xiberoots, Matraka Band eta DJ Jotatxo.

Uztailaren 16an, igandea, 10:30ean Meza kaperan, 12:00etan Zintzur bustitzea eta xerriki jatea Mendionde jatetxean. 13:30ean Bazkaria. 16:00etan Komiteen arteko Jokoak. 18:00etan Amotze txapelketaren finala. 19:00etan Kantaldia Alaiak taldearekin. 20:00etan Kantu txapelketa idekia. 22 :00 Gaualdia, DJ Doli Soinu Sistema.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun