19:00etan Kiki Bordatxok animaturik aperitifa izanen dute, eta ondotik 20:00etan Aho Zakil Konekxion taldean emanaldia emanen du.
Duela aste batzuk jakin zuten salmentaren berri okupazioa sustatu duten eragileek. 50 hektarea inguruko jabetza da; horietatik zazpi hektarea laborantzakoak dira eta gainerakoa, gehiena, oihana da. Egoera kaskarrean dagoen etxebizitza ere badu. Eta jabeak 1,3 milioi eurotan saldu nahi du.
Horren karietara hainbat elkarrizketa izan dituzte azken asteotan eta bilkurak ere egin dituzte aterabideak atzemateko. Salmenta bi zatitan banatzea proposatu zuten jabeak eta erosleek: lurrak 200.000 eurotan eta etxebizitza 1,1 milioi eurotan. Baina proposamena baztertu zuten kolektiboko kideek eta ekintzetara pasatu dira.
Ekainaren 27an sartu ziren eremura, eta geroztik bertan dira espekulazioa salatzeko.