Uztailaren 13an Elgoibarko Amorante eta rock instrumentala egiten duen Usurbilgo Rukula taldeek joko dute, 19:30ean hasita.
Agorrilaren 6an eginen dute hurrengo hitzordua: Haira eta Bretainiako La Houle taldeekin. Azkenik, agorrilaren 13an, Dame Area tekno punk taldearen eta Nakar taldearen elektro-pop doinuak aditzeko aukera izanen da.