Uztailaren 10ean, astelehenean liburutegia eta eskulan tailerrak izanen dituzte plazako frontoian eta biharamunean, herri kirol eta pottoka ikusgarria leku berean. Lezeetan ere hitzaldiak izanen dira.
Merkatuak astelehenetan eta ortzegunetan eta kontzertuak igandetan
Hauei eta ondotik etorriko diren ekitaldiei gehitzeko, aipatzekoa da astelehen goizeko eskulangileen merkatuak (09:00-13:00) eta ortzegun goizeko ekoizleen merkatuak (09:00-13:00). Gainera, Usopop elkarteak antolaturik, pleka trinketean Furfurietan zikloko kontzertuak entzuteko aukera izanen da. Lehenengoa uztailaren 13an, ortzeguna, eskainiko dute Amorantek eta Rukula taldeak.