Ikasturte bukaerako besta egin dute Sarako San Josepe eskolan

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 3a, 18:00

Kolegiora doazen hamabi ikasleak eta erretiroa hartu duen Bernadette Mortalena agurtu zituzten larunbatean

Sarako San Josepe eskolak bere eguna ospatu zuen uztailaren 1ean. Larunbatean, 18:30 aldera, haurrak hasi ziren beraien erakusketa egiten. Gauza ederrak egin dituzte, partikulazki handienek, baina ttiki horiek ere lan politak erakutsi zituzten. Eskola emailek eta haur atxikitzaileek badituzte merezimenduak, zeren lan handia egin baitute, horrelako erakusketa bat antolatzeko haur guziekin. Kolegiora doazen hamabi neska-mutikoei agurra egin zieten, baita erretreta hartuko duen Bernadette Mortalenari ere.

Ondotik aperitifa eta afaria izan zuten. 230 bat heldu baziren etorriak haur horien sustengatzera. Beti bezala, jatekoak Harategiko Tristan eta Marianne Sagek eginak ziren eta haurren burasoek zerbitzatuak. Xabi zuzendariak, bere eskolako lagunekin, denak eskertu zituen. Izugarri kontent dira, egun horretan urtero jende ainitz etortzen delakoz haur horien sustengatzerat. Esperantza dute agian ainitz urtez horrela izaitea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun