Sara Rugby Touch uztailaren 22an eginen dute errugbi zelaian

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 29a, 20:00
Uztailaren 22an eginen dute Sarako Animainea errugbi zelaian Sara Rugby Touch lehiaketa.

B0rtz jokalari bortz jokalariren kontrako lehiaketa honetan parte hartzeko uztailaren 10a arte eman daiteke izena

Sarako Rugby Touch uztailaren 22an eginen dute Animaineko errugbi zelaian, Sarako Izarra errugbi taldeak antolatua. Izena uztailaren 10a baino lehen egin behar da 06 50 76 45 38 telefonoan edo Sarako Izarra errugbi taldearen Instagram kontuan.

Bortz jokalari bortz jokalariren kontrako partidak izanen dira (gehienez hamaika jokalarik eman dezakete izena talde bakoitzeko). Jokalari bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu.

Uztailaren 22an,10:00etan eginen dute elkarretaratzea. 11:00etan hasiko da errugbi txapelketa eta ostatua ere izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun