Scaramuccia antzerki konpainiako emanaldiak izanen dituzte aste honetan Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 27a, 17:00
Scaramuccia antzerki konpainiako ehun antzezle baino gehiago igoko dira Larreko kultur guneko eszenalekura.

Ortzegunetik igandera, egunero 20:30ean ikasturte bukaerako antzezlanak aurkeztuko dituzte Larrekon

Urte oso bat elkarrekin lan eginik, sekulako giro alai eta pozgarri batean, Scaramuccia antzerki konpainiako 100 antzerkilari prest dira Ekintzetara Pasa Gaitezen ikasturte bukaerako ikuskizunaren plazaratzeko Senperen. Urririk eskainia da Larreko kultur gunean, ekainaren 29tik uztailaren 2ra (ortzegunetik igandera, egunero 20:30ean).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun