Ikasturte bukaerako emanaldia eskaini dute Sarako Zazpiak Bat dantza taldeko ttikiek

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 27a, 08:00

Sarako Zazpiak Bat dantza taldeak, urte guziz bezala, aurtengo dantzari ttikiak aurkeztu ditu aurten ere eta dantza batzuk eginarazi die, gurasoei erakusteko nola ari diren. Bai ongi egin dituzte beraien dantzak eta jendeak esku zarta ederrak egin. Bazen jende, guraso, aitatxi amatxiak eta bertze, zeren plazako errebotea dena betea zen ortziralean. Argazkiak: Ganex

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun