Musika eta animazioak antolatu dituzte Larrunen iganderako

Larrungo treineko kideek besta antolatu dute iganderako kaxkoan.

Musikaren besta ospatzeko, Larrungo treneko kideek ekainaren 25ean, igandearekin, musikaren inguruan egun bat antolatu dute gailurrean. 09:30ean hasita, egun guzian musika izanen dute: txalaparta, trikitixa, gaiteroak eta txistua. Animazioak ere izanen dituzte: 10:00etatik 17:00etara bisita gidatuak eta pista jokoa izanen dute eta 15:30ean xori hegalkada.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun