Larrungo Mediateka Sarean elkartuko dira zazpi herri buruilaren 4tik goiti

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 23a, 19:00
Sarako mediateka. Buruilaren 4tik goiti, Arbona, Azkaine, Ziburu, Getaria, Senpere eta Donibane Lohizunekoekin batera Larrungo Sarean elkartu eta karta bakarra izanen dute.

Larrungo Mediateka Sarea osatu dute Arbonak, Azkainek, Ziburuk, Getariak, Senperek, Donibane Lohizunek eta Sarak. Buruilaren 4tik goiti karta bakarra eta doakoa izanen dute erabiltzaileek eta herri horietako edozein mediatekara joateko aukera izanen dute.

Hamabortz urte pasa ondotik, zazpi mediateka dituen Larrungo mediateken sareak, bere funtzionamendua modernizatuko du.

 

Urririk eta denentzat

Irailaren 4tik goiti, denentzat, ikasle, langile, erretretatu… mailegatze karta bakarra bilakatuko da eta urririk izanen da. Karta hori eskuratzeko, nortasun agiri bat eta hiru hilabete baino gutxiagoko bizilekuaren frogagiri bat aurkeztu behar da. Harpidetza urririk da eta urte batentzat balio du.

Karta hau pertsonala da eta sareko edozein mediatekaren bisitaldian aurkeztu beharko da.

Karta honekin, harpidetuek sareko mediateka guztietan joaten ahal dira eta bertan diren dokumentuak mailegatu.

Harpidetuek, dokumentuak nahi duten mediatekan itzultzen ahalko dituzte (sareko koordinatzaileak antolatu duen joan-jinkariari esker).

 

Proposatuak diren irekiera zabalek (104 ordu), erabiltzaileei interesatzen zaien ordutegiaren araberan, irekia den mediateka bat aurkitzeko parada eskaintzen die, astelehenetik larunbatera.

 

Sarearen funtzionamendu berriaren abantailak

  • 7 mediateketara joateko aukera karta bakar batekin
  • 114.000 dokumentuz osaturiko bilduma bat (liburuak, diskoak, DVD-ak, audio liburuak, prentsa…)
  • Urtean zehar erosiak diren 10.000 berritasunak ezagutu
  • 20 dokumentu mailegatzeko aukera (edozein euskarritan), eta horietan 3 berritasun.
  • 10 dokumentu erreserbatu (edozein euskarritan), eta horietan 3 berritasun
  • Dokumentuak edozein mediatekan hartu edo utzi
  • Egunero eta 24 orduz, kontu numeriko pertsonalean, urririk proposatuak diren filma, prentsa, auto-formakuntza eta musika aukera zabal batez baliatu
  • Urte osoan, urririk eta izena emanez, denei irekiak diren gure kultur hitzorduetan parte hartu

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun