Lehenagotik ateak irekiak bazituen ere, ekainaren 23an, San Juan bezperan, ofizialki inauguratuko dute Urdazubiko Fagoagategia etxea ostatua. Ortziralean 19:00etan hasiko den jaialdian Esti Markezek bere disko berria aurkeztuko du akustikoan Iker Laurobarekin batera, eta ondotik, Morau eta Beñardo Goietxek beren Ardo diskoa aurkeztuko dute.
Bertaratutakoek musikaz gozatzeko aukera izanen dute zikiro goxo baten dastatu bitartean.