Urteko bigarren elkarretaratzea egin du Sarako Beti Gazte elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 20a, 09:00

Sarako Beti Gazte elkarteak joan den larunbatean egin du urteko bere bigarren elkarretaratzea «Les Trois Fontaines» jatetxean. Denetara 55 kidek egun goxo bat pasatu dute, ederki bazkaldu, jateko onak, bero beroak, eta Garate familiak ongi errezibitu dituzte. Dena umore onean pasatu da, euskal kantu eder batzuk emanez. Arratsaldeko bortzak aldera jendea ustez kontent erretiratu da. Elkartearen buruzagiek eskerrak eman dizkiete denei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun