Zugarramurdiko Argitxu Agerre da Xaretako lehen emazteki alkatea

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 19a, 14:30

Argitxu Agerre Zugarramurdiko alkate berriak Mikel Mitxelenaren eskutik hartu zuen aginte makila.

Pasa den larunbatean sortutako udalbatza berrian, Zugarramurdiko historian sartuko den datu polit bat bada: Argitxu Agerre da Zugarramurdiko lehendabiziko emazteki alkatea eta, horretaz gain, baita Xaretako eremua osatzen duten lau herrietan dagoen lehendabizikoa ere.

Orain arte emazteki batzuk (guttik) aritu izan dira lanean Zugarramurdiko Udalan, baina zinegotzi bezala: Fani Bergara, Idoia Telletxea, Mari Angeles Ganboa, eta Elena Apeztegia. Aldi honetan, aldiz, Argitxu Agerrek hartu du alkatearen aginte-makila.

Jean Michel Olaizola, Argitxu Agerre, Mikel Mitxelena, Juan Migel Ariztegi eta Evaristo Mentaberri.

Animo aunitz bortz boluntario hauei, eta mila esker zuen denbora herriari eskaintzeagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun