Cala Valdes balletak emanaldia eskainiko du ekainaren 10ean Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 8a, 18:00
Jennifer Cala Valdesen dantzariek ballet ikuskizuna eskainiko dute larunbatean Senperen.

Larunbatean 20:30ean hasiko da emanaldia Larreko aretoan

Jennifer Cala Valdesek gidatzen duen balletak emanaldia eskainiko du ekainaren 10ean, larunbatean 20:30ean Senpereko Larreko aretoan. Ordu eta erdiko ikuskizunera sartzea 18 euro kostako da, 12 euro tarifa murriztuan.

Ekaineko kultur egitarauak hilaren 16an musikarekin izanen du segida Larrekon. Ortziralean 20:00etan hasita, Iparraldeko Orkestrak Europa erdialdeko eta ekialdeko musika herrikoiaren errepertorioa joko du. Ekainaren 17an, larunbatean, berriz, Kixka Antzerki jaialdiko emanaldiak izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun