Sarako Beti Gazte elkarteak ereiaroaren 17an eginen du urteko bigarren bilkura

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 6a, 19:00
Mahainaren inguruan bilkura goxoak egiten dituzte Sarako Beti Gazte elkartekoek.

Sarako Beti Gazte elkarteak aurtengo bigarren elkarretaratzea antolatu du San Inazioko Les Trois Fontaine jatetxean ereiaroaren 17an, larunbatez. Hilaren 13a baino lehen eman behar da izena eta denak gomitatu dituzte elkarrekin egun goxo bat pasatzera. 

Bazkariaren menua: Kir koktela, eltzekaria, legatza onddo saltsarekin, haragia barazkiekin, ardi gasna erreximentarekin eta marrubiak kremarekin. Edarietan arno beltza eta gorria eta kafea sartuko dira. Prezioa 38 eurokoa da, eta bazkideentzat 33koa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun