Doneztebeko enplegu bulegoan 562 langabetu zeuden izena emanak maiatz hondarrean

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 5a, 19:00

Maiatzean zertxobait beheiti egin du langabeziak eskualdean.

Maiatzean ere jautsiera izan du langabeziak eskualdean eta apirilean baino hamabortz langabetu guttiago zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak. Zehazki, 562 dira izena emandakoak.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabetu gehien izaten, baina arlo honetan apirilean baino bortz guttiago dira (400). Industria arloan ere bortz langabetu guttiago zeuden maiatz hondarrean (97) eta eraikuntzan ere bortz guttiago (18). Nekazaritza-abeltzaintza apirilean baino langabetu bat guttiago zegoen (15). Aitzinetik lanik egin gabekoen artean, aldiz, apirilean baino langabetu bat gehiago dago maiatz hondarrean, 32 guztira.

Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun