Bederatzi hilabeteko lanen ondotik, larunbatean irekiko dute Larhungo trena

Ttipi-Ttapa 2023ko ekainaren 2a

Larunbatean hasi eta urrira bitarte, egunero hamabortz ateraldi eginen ditu trenak.

Bederatzi hilabetez trenbidea berritzen aritu ondotik, ekainaren 3an, larunbatean irekiko dute berriz ere Larhungo trena. Lehen irteera larunbatean 09:30ean eginen dute eta urrira bitarte, egunero-egunero hamabortz joan-etorri eginen ditu. 2023ko prezioei dagokienez, helduek 22 euro ordaindu beharko dute eta lau eta hamabi urte bitarteko haurrek 15 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun