Sarako Olhain Ikastolaren besta eguna ospatu dute igandean

Ganex 2023ko mai. 29a, 16:00

Maiatzaren 28an, igandean egin zuen bere besta eguna Sarako Olhain ikastolak. Jendea bazen, 220 bat heldu eta 80 bat haur, ikastola sustengatzera etorriak. Bazkari ederra izan zuten ikastolako burasoek egina eta zerbitzatua. Txotx denboran, txistorrak, bakailaoa errea piperradarekin, txuleta patatekin, gasna eta euskal pastiza, kafea ondokoarekin eta sagardoa baziren hiru kalitate, denak onak eta denetatik ausarki. Argazkiak: Ganex

Basapiztiak taldeak dena ongi airostu zuen euskal kanta ederrekin eta arratsaldeko seietan kontzertu bat eman zuen. Haurrak ederki jostatu ziren puzgarrietan, horrela burasoak trankil bazkaltzeko eta bukatzeko DJ BULL-ek eman zuen animazioa. Olhain ikastolako buruzagiek denak eskertu dituzte, bazkaltiarrak, langileak eta laguntza ekarri zuten guztiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun