Lehen mailako esku huskako pilota txapelketako bi partida jokatuko dituzte maiatzaren 27an Sarako plazan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 26a, 14:30
Euskal herriko plaza libreko esku huskako pilota txapelketako bi partida jokatuko dituzte larunbat arratsaldean Sarako plazan.

Larunbatean 15:00etan hasiko dira eta bigarren partidan Sara eta Senpereko bikoteak izanen dira aurrez aurre

Iparraldeko Pilota Batzordeak antolatutako plaza libreko lehen mailako esku huskako pilota txapelketako jardunaldia jokatuko dute maiatzaren 27an, larunbatean 15:00etan hasita Sarako plazan. Bi partida izanen dituzte eta bigarrenean Sarako eta Senpereko bikoteak izanen dira aurrez aurre.

Larunbatean 15:00etan hasita, lehen partidan, Amikuzeko Florian Mendiburu eta Bittor Thicoipe, Airetik taldeko Bastien Iribarren eta Simon Oxarangoren kontra ariko dira.

Bigarren partidan, 16:00etan, Sarako Izarrako Betti Gurrutxaga eta Daniel Calvet, Senpereko SPUC taldeko Filipe Otegi eta Ellande Jauregiren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun