Bi saratarrekin batera, Oihan Perez Harispe, Haize Lekuona Blanco, Aiantze Lannes Butron eta Ibai Lekuona Darceles ariko dira kantuan, eta gai jartzen berriz Xalbat Altzugarai.
Igandeko finalean bertsolariek zortziko handian bina bertso osatu beharko dituzte ofizotan, zortziko txikian bi bertso kantatu beharko dituzte ofiziotan, puntu bat erantzun beharko dute, eta ondoren, bakarka gaia emanda gehienez bost puntuko bertso bat osatu beharko dute.
Igandeko finalaren ondotik jakinen da Ipar Euskal Herriko zein bi bertsolarik kantatuko duten ekainaren 3an Iurretan eginen den Euskal Herriko finalean.