Ortzegunean 12:00etan elkartuko dira, eta bazkaldu aitzinetik bertako komertzioak bisitatzeko aukera izanen dute. Ondotik, 13:00etan eginen dute otordua Otsondo jatetxean eta Joxe Angelek girotuko du.
Iazko kantuen liburua dutenei etxetik eramateko eskatu die elkarteak eta bertzeei bertan emanen diete.