Beraien gisara kapable ez direnendako borondatez auto laguntza eskaintzen dute Saran

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 19a, 13:00

Astearte eta ortzegun goizean beraien etxean hartu eta herriko dendetan erosketak edo komisioneak egitera lagunduko dituzte

Borondate oneko jende batzuk beraien gisara kapable ez diren jendeak laguntzeko auto laguntza eskaintza egin dute. Beraien autoarekin etxeetara joanen dira bila eta lagundu erosketak edo komisioneak egiteko herriko dendetan, astearte eta ortzegunenetan 09:00etatik 09:30era.

Interesaturik daudenek behar dute izena eman herriko etxean, berantenik bezperan, erran nahi baita astelehen edo asteazken goizarekin deituz 05 59 54 20 28 telefonora edo internetez ccas.saran@gmail.com.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun