Seguraski uraren kudeaketa izanen da udaletxe gehienen buru hauste handiena, eta beti diru-laguntzen zain egon behar izaten da. Bada, honen kontura Zugarramurdin berri ona hartu dute: aspaldixkotik ura potabilizatzeko planta bat egin behar zen eta hondarrean hori egiteko diru-laguntza hartu du Zugarramurdiko udalak.
Lanak 116.271,04 euroko kostua du, baina 67.471,47 euroko dirulaguntza hartuko da. Zorionez ere, deposituaren gaineko aldean herri lurra badago eta han paratuko da.
Bertze gisa, desjabetzea egin behar izanez gero, kostua handituko zen.
Azkeneko desafioa, azarorako lana finitua behar duela da, eta hori ere gatazka polita izaten da: nork eginen duen, denboraz akitzea… Hala ez bada egiten, dirulaguntza galduko baita.