III. Kanita Eguna ospatuko dute Senperen Salbatore egunez

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 17a, 09:00
Hamabortz ganibet-egile eta bertze zenbait eskulangileren lanak ikusgai eta erosgai izanen dira Senpereko pilota plazan.

Hamabortz ganibet-egile eta bertze zenbait eskulangileren lanak plazaratuko dituzte ortzegunean 09:00etatik 18:00etara

Kanita Urratsen hirugarren edizioa iraganen da Salbatore egunez, maiatzaren 18an, ortzegunean 09:00etatik 18:00etara, Senpereko pilota plazan, Arbaso elkarteak eta Senpereko herriko etxeak antolaturik. Hamabortz ganibet-egile, beraien eskuz eginiko obrak aurkeztuko dituzte.

Hauekin batera, inguruko ekoizle lekuko produktu anitzekin baita eskulangile andana bat, zinezko artisau eta artistak direlakoan zernahi gauza sortzen dituzte, zenbait materiala baliatuz. Animaziorik politena, baita olaren inguruko lana ikusgai, ahantzi gabe betiko janari-edariak lekuan bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun