Igandean eginen dute 40. Herri Urrats Senperen 'Urratsak zubi' lelopean

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 11a, 11:00

'Urratsak zubi' lelopean ospatuko dute igandean Senperen Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen besta haundia. Bildutako dirua Seaskak, Iparraldeko ikastolen elkarteak, dituen beharrei erantzuteko erabiliko da.

Bost gunetan banatuta, hainbat adinetako jendearentzako ekitaldiak izanen dira:

  • Araba gunea: Haize arrosa, mutxikoak, Tiktara, Neomak, Zetak, Gozategi eta Holako Deluxe.
  • Nafarroa gunea: Patxi eta konpañia, Mister Saguak, Delirium Tremens, Su Ta Gar, Xutik eta SFM
  • Baxe Nafarroa gunea: Erronka
  • Lapurdi Gunea/ Haurren xokoa: Senperterak, Kuxkuxtu, Kaiku ikuskizuna Gora bihotzak, 
  • Gipuzkoa gunea: Estitxu Robles eta Dantzaz ,Oinak arin, Herri Urrats kantuz, Txingilika, Begiraleak, Los Chancaires eta Andoni Ollokiegi. 

Horrez gain, egun osoan animazioa izanen da aitzira inguruan. Elektropottote, Elektrotxorongo, Gaitsitan, Joaldunak, gaiteroak... ibiliko dira inguruak animatzen. Gainera, gune denetan izanen da jatekoa eta edatekoa. Egitarau osoa ikusteko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun