Bi horiekin batera, Haize Lekuona Blanco, Ibai Lekuona Darceles, Oihan Perez Harispe eta Aiantze Lannes Butron bertsolariak ariko dira kantuan finalean.
Finala Itsasuko Sanoki gelan jokatuko dute maiatzaren 28an. Bertan zortziko handian bina bertso osatu beharko dituzte ofizotan, zortziko txikian bi bertso kantatu beharko dituzte ofiziotan, puntu bat erantzun beharko dute, eta ondoren, bakarka gaia emanda gehienez bost puntuko bertso bat osatu beharko dute.