Zugarramurditik Sarako lezeetarako Pottoka Bidearen zati berria edeki dute

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 5a, 19:00

Oraindik Pottokaren Bide zaharrera sartzeko tronpatzeko arriskua dago Zugarramurdi eta Sara artean.

Marka berriak emanak dira, baina bat baino gehiago tronpatu omen da eta hesi gainetik pasatu behar izan du

Edeki dute Zugarramurdiko lezetik Sarako lezeetara doan Pottoka Bidearen zati berria. Orain, Sarabidetik hasi beharrean, Palazioko borda aitzineko bidetik hasten da, Beretxeko borda aldera sartu, Artosingo erreka gurutzatu, eta Narkoneko bordako bide zaharretik segitzen du.

Marka berriak emanak dira, baina, diotenez, oraindik bide zaharrera sartzeko eta tronpatzeko arriskua dago, eta bat baino gehiago trabatua egon omen da, eta hesiaren gainetik pasatzen ibili behar izan omen du.

Pottokaren Bidean seinale berriak.

Gauza guziekin bezala, denborarekin ikasiko du jendeak bide berria ere, lehen bezala, orain ere bisitariek aunitz erabiltzen duten bide zinez zoragarria baita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun