Doneztebeko enplegu bulegoan 55 langabetu guttiago zeuden izena emanak apiril hondarrean

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 4a, 14:00
Urteko jautsierarik handiena izan du langabeziak apirilean.

Urteko jautsierarik handiena izan da eta 577 langabetu daude orain

Apirilean jautsiera nabarmena izan du langabeziak eskualdean eta martxoan baino 55 langabetu guttiago zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak. Zehazki, 577 dira izena emandakoak. Zerbitzuen arloak segitzen du langabetu gehien izaten, baina arlo honetan izan da langabetu kopuruan jautsierarik handiena, martxoan baino 38 guttiago baitira (405). Industria arloan ere bortz langabetu guttiago zeuden martxo hondarrean (102). Aitzinetik lanik egin gabekoen artean ere nabarmen jautsi da langabetu kopurua, martxoan baino hamaika guttiago baitira (31). Nekazaritza-abeltzaintza martxoan baino langabetu bat guttiago zegoen (16). Eraikuntza arloan, urtarrileko, otsaileko eta martxoko langabetu kopurua mantentzen da (23).

Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun