Parke fotovoltaiko bat eraikitzeko proiektua aurkeztu dute Senpereko Zaluagako eremuan

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 4a, 13:30

Senperen parke fotovoltaiko bat eraikitzeko baimena eskatu du I-Ener energia berriztagarrien ekoizleak. Parkea Zaluagako eremuan kokatuko litzateke, Bil ta Garbi sindikatuak kudeatzen duen lur kutsatu baten gainean. 

Parke berri horrek urtean 2,3 GWh ekoitziko lituzke, hau da, 500 etxek erabiltzen duten energia. Proiektu horri esker, I-Ener enpresaren ekoizpen gaitasuna 5 aldiz biderkatua izanen da. 

I-Ener enpresa Euskal Herrian errotua da, eta lurreko zentral fotovoltaikoak garatzen ditu bertze baliapenik izaten ahal ez duten lurretan. Senpereko kasuan, Zaluagako zabortegian garatuko luke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun