Apirilaren 30ean, joan den igandean iragan da Sarako kiroldegian eskola publikoko haurren burasoek antolatutako selauru hustea. Baziren 35 saltzaile, eta denak kontent ziren, zeren izan dute jendea eta salgai gehienak saldu dituzte. Ostatuak ere izan du arrakasta eta kafe, pastiza eta ogitarteko aunitz saldu dituzte. Antolatzaileek denei eskerrak eman dizkiete.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.