Sarako eskolan euskara erakasten hasi zirela berrogeigarren urteurrena gogoratu dute

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 2a, 09:30
Sarako eskolako Ikasbi-ko haurrak, Pontx pailazoarekin. Argazkiak: Ganex

Pontx pailazoen eta haurren kantuez gain, hainbat agintari izan dira apirilaren 26ko ekitaldian

Sarako eskola publikoak antolatu zuen 1983an, duela 40 urte, lehenbiziko aldiz eskolan euskara erakustea haurrei. Karia horretara, apirilaren 26an, asteazkenez, ekitaldi bat egin zuten. Pontx pailazoak emanaldia egin zuen. Izugarri kontent ziren denak, partikularki haurrak. Nagusien mintzaldiaren aitzinetik, haurrek eman dituzte bi kantu, handienek Ikasi nahi dut eta ttipiek Behin betikotz.

Pontx pailazoaren emanaldia.

Battite Laborde auzapezak, denei ongi etorria egin zien eta izigarri kontent ageri zen, «eskola publikoan ere euskara haurrek egiten dutela eta agian ainitz urtez». Ondotik Saint-Pee senadorea, departamenduko ordezkaria, Eskoletako buruzagia, Ikas bi-ko lehendakaria eta bertze batzuk mintzatu ziren. 1983an antolatua izan zelarik Paul Milhet zen zuzendaria eta 80 bat haur baziren orduan. Geroztik ttikituz joan da, orain 50 bat dira bakarrik, baina erran behar da, lehen ez zela Ikastolarik Saran eta horregatik eskola publikoan haur guttiago ari dira euskaraz, zeren Ikastolarat joan baitira. Elkarretaratze hori bukatzeko zintzur bustitzea pintxoekin izan dute.

Auzapeza, agintariak eta duela 40 urte lehen aldiz euskara sustatu zutenak eskolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun