Besta Komitean ari den Sarako gazteriak apirilaren 22an egin du bere bazkaria Zugarramurdiko Azketa jatetxean. Gomitatua zituzten gazteez aparte borondateko jendeak, bestetako jokoez, pilotaz eta indar jokoez okupatzen direnak. Denera 30 bat lagun baziren. Beti bezala jateko onak izan dituzte, eta gazte horiek zintzurra ongi busti dute. Aurten ere usaiako manifestazioneak izanen dira Sarako bestetan, buruilaren 9tik 13rat. Mementoa heldu delarik emanen ditugu xehetasunak. Argazkiak: Ganex
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.