3.405.327 euroko buxeta onartu du Sarako herriko kontseiluak

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 18a, 18:00

Arragoaz zuberotarrak aulki eder bat eman du plazako erreboteko gaineko aldean eta, ondoko egunetan, orientatzeko makina bat ere emanen dute igerilekuaren gibelean.

Sarako herriko etxeko kontseilua osatzen duten 23 hautetsik bozkatu dute 2023 urterako buxeta, 3.405.327 eurokoa. Aurrekontu horren barrenean dira elkarteen diru-laguntzak (40.864 euro), Olhain ikastolarena (41.548 euro) eta Saint Josepe eskolarena (68.715 euro). Tasak joan den urteko mailan atxikiko dituzte, % 22,96 lurralde-ekarpena, baina bigarren etxebizitzarentzat % 8,04.

Katrin Scheil-ek portuko lan lekuko gela utziko du maiatzaren lehenean eta Bolanjeberriko gela errentan emanen diote Marie Pierre Etxeberriari maiatzaren lehenetik aitzinera.

Bertze aldetik, Arragoaz zuberotarrak aulki eder bat eman du plazako erreboteko gaineko aldean eta, ondoko egunetan, orientatzeko makina bat ere emanen dute igerilekuaren gibelean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun