Saio bikoitza izanen dute larunbatean Senperen Kultur Topaketen Garaia borobiltzeko

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 13a, 17:00
Zarena Zarelako dantza taldean hainbat senpertar ari dira.

Apirilaren 1etik 15era egiten ari dira Senperen Kultur Topaketen Garaia. 2022an sortua izan da ekimen hori, senpertarrak bildu daitezen kulturaren inguruan. Bi aste hauetako egitaraua borobiltzeko dantza emanaldia eta kontzertua izanen dituzte larunbat arratsean Larreko kulturgunean.p

Apirilaren 15an, larunbatarekin, bi partetan banatutako gaualdia izanen dute Larreko kulturgunean. 20:00etan Zarena Zarelako dantza taldeak So Egin emanaldi berria emanen du. Herritar anitz ari dira talde honetan. Andoni Oilokiegik segituko du bere kontzertuarekin 21:00etan, Ihauterietan sekulako emanaldia aurkeztu zuen, pilota plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun