Izan ere, 1983an presentatu zuen lehenbizikoz Idazleen Biltzarra Garatek Saran eta historiak ongi hartu du, gero eta gehiago jende etortzen baita biltzarrerat. Garatek aipatu digunez, «Covidaren garairik beltzenean ere ez du hutsik egin biltzarrak, aitzinerat egin du beti». Horregatik eta gaur egin dioten omenaldiarekin kontent zen Idazleen Biltzarreko lehendakaria.