Jendetza erakarri du Sararat 40. Idazleen Biltzarrak

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 11a, 08:00

Hainbat liburu aurkeztu zituzten Pazko Astelehenean Sarako Idazleen Biltzarrean. Jendetza handia ibili zen.

Berrogeigarren Idazleen Biltzarra ongi pasatu da Saran Pazko biharamunean. Usaian bezala jende ainitz ibili da, zeren bazen zer ikusteko. Hainbat libururen aurkezpena egin dute. Estofazko leihorretakoek ere izan dute jende, eta mediatekan haurrak ibili dira. Olhain Ikastolak ere izan du bere arrakasta ostatuarekin: bazuten beti jende kafea eta bertze hartzeko, Horra aurtengoa pasatu da, umore onean. 

Gaur, profesionalen eguna

Apirilaren 12an, asteartean, profesionalen eguna izanen da, Ahozko euskal literatura, atzo eta gaur izenburupean. Goizeko 9.30ean bi mintzaldi izanen dira Lurberri gelan. Gidor Bilbao EHUko irakasleak euskal literatura klasikoaren panorama aurkeztuko du eta Xabier Monasterio idazleak berriz, Ipar Euskal Herriko literatura klasikoa izanen du hizpide.

Bazkariaren ondotik tailer praktikoak izanen dira literatura klasikoaren inguruan eta 15.30ean mahai-ingurua Euskal klasikoen ezagutza hobetu: ondarea, transmisioa, gizartea izenburupean. Aditu, irakasle, liburuzain eta wikilariek parte hartuko dute ezagutua ez den euskal literatura klasikoa hedatzeko beharraz mintzatzeko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun