Herri Urratsen alde bertso afaria izan zuten larunbatean Sarako Urtxola jatetxean. 70 lagun inguru elkartu ziren Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolarien jarduna aditzera. Beñat Bidegain aritu zen gai emaile lanetan, eta biziki giro goxoan joan zen gaualdia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.