Giro ederrean egin dute Sarako Beti Gazte elkartearen biltzar nagusia

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 3a, 14:00

Apirilaren 1eko bileraren ondotik 75 bazkide elkarretaratu dira Lur Berri gelan egindako bazkarian

Sarako Beti Gazte elkartearen urteko biltzar nagusia egin dute apirilaren 1ean, larunbatean, eta bazkaria egin dute Lur Berri gelan. 75 kide baziren elkarretaratuak, Haragiteko Mariane eta Tristan Sagek egindako bazkari eder baten aitzinean.

Jeannot Etxeberrigarai lehendakariak denei ongi etorria eman die, hor izatea eskertuz, «zeren kiderik gabe ez da elkarterik». Bulegoa kontent dela ere aipatu zuen, «zeren bisai berri batzuk badira, zortzi etorriak gurekin egun goxo baten pasatzerat». Bertze bazkari bat eginen dute ereiaroaren 17an Trois Fontaines jatetxean eta azkena, urriaren 28an, Huregui jatetxean.

Michel Ferraz diruzainak eman ditu kontuak: «Herriaren subentzioarekin, baita Azkaineko Larrun Kanta koralak ematen duenarekin, kontuak positiboa dituztela». Lehendakariaren azken hitza, «pentsamendu haundi bat mundu honetatik joanak diren guzientzat». Zenek zutik eman eta ‘Agur Jaunak’ kantatu dute. Bazkaria Ttotte musikariak ongi airostu du, euskal kantu eder batzuk eman dituzte denen artean, eta arratsaldeko seirak inguruan denak bere lekuetara sartu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun