GRABNI txapelketaren lekuko izanen dira Senpere, Hendaia eta Urruñako trinketeak larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 31a, 16:30

Xare partidak izanen dituzte larunbat arratsaldean Senpereko Gantxiki trinketean.

Igandean, Iparralde eta Nafarroaren arteko zesta punta partidak jokatuko dituzte Donibane Lohizuneko frontoian ere

GRABNI txapelketaren barrenean, Iparralde eta Nafarroaren arteko hemeretzi partida jokatuko dituzte apirilaren 1ean Lapurdin. Zehazki, Urruña, Hendaia eta Senpereko trinketetan eta Donibane Lohizuneko ezker paretako pilotalekuan jokatuko dituzten partidak.

Zehazki, Urruñako Dongaitz trinketean, larunbatean 10:00etan hasita argentinar paletako hiru partida jokatuko dituzte, emakumezkoen gazte, sub-22 eta senior mailetan.

Hendaiako Beltzenea trinketean, berriz, zazpi partida jokatuko dituzte, larunbatean 13:00etan hasita: Argentinar paletarekin, gizonezkoen gazte, sub-22 eta senior mailakoak, eskuz banakako sub-22 eta senior mailakoak eta eskuz binakako sub-22 eta senior mailakoak.

Senpereko Gantxiki trinketea Iparralde eta Nafarroaren arteko bortz partidaren lekuko izanen da, larunbatean 14:00etatik aitzinera: Paletaz, larruzko pilotarekin, senior eta gazte mailan ariko dira eta xarez, gazte, sub-22 eta senior mailan.

Donibane Lohitzuneko ezker paretan, azkenik, apirilaren 2an, igandean 10:00etan hasita, zesta puntako lau partida jokatuko dituzte, binaka gazte, sub-22 eta senior mailan eta banaka senior mailan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun