Urteko biltzar nagusia egin du Sarako Zangoak Arin elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 31a, 13:00

Sarako Zangoak Arin elkarteak egin du bere biltzar nagusia apirilaren 30ean, ortzegun goizean Lur Berri gelan. Eguna bukatzeko 65 kide elkartu dira bazkaltzera Pikassarria jatetxean.

Jean Granet, Zangok Arin elkarteak lehendakariak ongi etorria eman zien bazkide guztiei biltzarra hasterakoan, partikularki kide berriei. Elkartea beti handitzen ari denez, korrikalari gidak beharko dituztela emendatu aipat uen eta bukatzeko, hildako bazkideak gogoan izan zituen. Beatrice Ollier idazkariak urteko aktibitateak ongi pasatu direla erran zuen eta Xabi Larregle diruzainak kontuak positiboan dituztela. Eguna bukatzeko, 65 bat lagun Pikassarria jatetxean elkartu dira, Jean Jacques sukaldariak prestatutako bazkari on baten aitzinean. Dena umore onean bukatu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun