Maila nagusian Iñigo Legorburu errenteriarrak lortu ditu lehen bi sariak Bizitzari ten/k eta Gelako azkena bertso sortekin. Hirugarren saria, aldiz Manu Goiogana irundarrarentzako izan da Konektatu sortagatik.
Gazteen mailan, aldiz, Goizane Etxeberriri eman diote lehen saria Euskal Herria sortarekin, Pagoa Bidartentzat izan da bigarren saria Nire altxorra lanagatik eta Eriet Zubizarretarentzat hirugarrena Ene Maite kuttuna izeneko bertsoengatik.
Hiru sariez gain, epaimahaiak kategoria horretan Unax Aizpuruari sari «gorena» ematea deliberatu du.
Sari banaketa apirilaren 23an iraganen da Bertsularien Lagunak elkarteak Ziburuko Baltsan elkartean antolatu duen bertsu bazkarian. Bertan, Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia arituko dira bertsotan.