'Bleu Nuit' antzerkia martxoaren 25ean emanen dute Senperen

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 23a, 09:00

Antzerkia eta musika uztartzen ditu Larrekon emanen duten 'Bleu Nuit' lanak.

La Fabrique Affamée taldeak eskainiko du larunbatean 20:30ean Larreko kulturgunean

Martxoaren 25ean, larunbatean 20:30ean, Bleu Nuit antzerkia emanen du La Fabrique Affamée taldeak frantsesez Senpereko Larreko kultur gunean. Senpereko Herriko Etxeak antolaturiko emanaldiko sartzea 16 euro kostako da.

Ninak eta Clairek elkar maite dute. Nina afroamerikarra, blueswoman, aktibista, esklabotasunaren aurka dabilena. Claire, aldiz, euskaldun frantsesa, etno musikologoa, bere bidaian Estatu Batuetako hegoaldean topo egiten du Ninarekin. Amodio horren gibelean, injustizia, arrazakeria, beltzen kontrako hilketak, egoera mingarria nabaritua da kantuaren bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun