Sarako Beti Gazte elkarteak bere biltzar nagusia eta ondotik bazkaria antolatu du apirilaren lehenean, larunbatean 12:30ean, Lur Berri gelan. Menuan Kir, eltzekaria, legatza saltsa berdean, idikia saltsan patatekin, gasna erreximentarekin, Koka, arno beltza eta gorria, eta kafea ondokoarekin izanen dute. Prezioa 27 euro eta karta 8 euro, denera 35 euro.
Martxoaren 28a baino lehen eman behar da izena, horretarako Jeannot Etcheverrigaray ( 05 59 54 21 34), Maite Imaz (06 31 62 90 66) edo Anita Bats (06 28 28 08 24) deituz. Beti Gazte elkartetik dioten moduan, «etorri ahal duzuen guziak memento goxo baten pasatzerat denak elgarrekin».