Joan den urtean bezala, Sarako zentro sozialak formakuntza bat proposatu du 16 urtetik goiti duten herritarrentzat. Hori da istripu bat delarik, zer egin behar den jakiteko. Apirilaren 15ean, larunbatean eginen dute Sarako herriko etxeko gelan, 08:30etik 12:30era eta 13:30etik 16:30era. Hamar presuna gehienik onartuko dituzte.
Beraz, izena emanen duten lehen hamarrak hartuak izanen dira formakuntza bakoitzeko. Izen emateak: ccas.saran@gmail.com ahalez edo herriko etxean. Formakuntzaren gostua 55 eurokoa da, baina zentro sozialak 35 euro ordaintzen dituenez, parte hartzen dutenek 20 euro bakarrik hartuko dituzte bere gain.
Urriaren 7an ere eginen dute bertze formakuntza saio bat.
Aipatzekoa da Sarako zentro sozialak 2023rako bere buxeta onartu berri duela, 51.000 eurokoa.