Nafarroa Ezagutu Sarearen lehenbiziko eguna Zugarramurdin egin dute

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 20a, 20:00

Nafarroa Ezagutu Sarea Nafarroako naturagune babestuen, espazio berezien eta erabilera publikoko ibilbideen entitate kudeatzaileek osatutako elkartea da, eta larunbatean, egun osoko jardunaldia egin zuen Zugarramurdin. Sarearen lehenbiziko eguna izan zen, eta bertzeak bertze, «naturaguneak arduraz erabiltzeko eta gozatzeko jardunbide egokiak erakutsi» nahi izan zituzten. Ikusi argazki gehiago albiste barrenean.

Ginkana, bazkaria, Pottokaren Bidean ibilaldi gidatua, kobazulora eta Sorginen Museora bisitak... Hainbat jarduera egin ahal izan zituzten bisitariek larunbatean Zugarramurdin. Jasangarritasunaren mezua zabaldu nahi izan zuten, eta hala, Zugarramurdiko antzerki eskolakoekin batera, haurrek txango jasangarriak nola egin ikasteko aukera izan zuten. Bertzeak bertze, ateraldiak antolatzeko, masifikatutako tokiak saihesteko, erreserbak lehenagotik egiteko, zarata eta zaborra saihesteko, suteak prebenitzeko eta natura eta tokiko herritarrak errespetatzeko tresnak ezagutzeko aukera izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun