Eskuen Lana elkartearen erakusketa arrakastatsua izan da Saran

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 20a, 14:00

Igandean egin dute Sarako Eskuen Lana eskulangile eta artisten elkarteko kukusu eta dendarien erakusketa. Goiz eta arratsaldez Lur Berri gela dena ongi betea, bazituzten gauza ederrak erakusteko eta saltzeko, jende ainitz ibili da eta denak interesatuak. Brigitte Sasias, Eskuen Lana elkarteko lehendakaria, bere lagunekin, izigarri kontent ziren eta erakusketan izan ziren guztiak eskertu dituzte. Argazkiak: Ganex

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun